Prebentzioa gure filosofiaren oinarria da. Zure ahoa osasuntsu mantentzea lortu nahi dugu, eta ahalik eta ebakuntza gutxien pairatzea. Hau lortzeko, neurrira diseinatutako mantentze programa bideratzen dugu, zure beharretara egokituta. Gainera, etxean zure ahoa behar bezala zaintzeko egin beharrekoak azalduko dizkizugu.
Periodontzia hortzoiak eta hortza eusten duten egitura guztiak zaintzen dituen diziplina da. Hortzoietan sor daitezkeen arazoak gure organismoaren gaixotasun arruntenak dira. Maiz, ez dira diagnostikatzen eta ez zaie behar bezalako tratamendua ematen. Aho-hortzetako edozein tratamenduren lehen fasea hortzoi osasuntsu eta egonkorrak lortzean datza.
Txantxarrek hortzak hondatzen dituztenean, hortzak galdu duen egitura berreskuratuko duten tratamenduak egitea premiazkoa da: obturazioak (enpasteak) edo inkrustazioak. Kasu batzuetan, eta txantxarra pulparaino (nerbioa) hedatu bada, hortzaren endodontzia egitea premiazkoa da, infekzioa geldiarazteko.
Material estetikoak eta ahalik eta teknika kontserbadoreenak erabiltzen ditugu, hortzaren egitura naturala ahal den neurrian babesteko.
Hortzak oso higatuak eta hondatuak daudenean, estetika eta ahoaren funtzioa egoera larrian egon daitezke. Gaur egun, teknika eta materialen aukera zabala daukagu, eta egoera bakoitzarentzat emaitza egokiena aurkitu dezakegu.
Hortzak galdu ditugunean, hortz inplanteei esker funtzio mastekatzailea eta erosotasun guztia berreskuratu ditzakegu. Gainera, berehalako inplantologia jorratzen dituzten protokoloei esker, denbora laburrenean eta gutxieneko interbentzioak eginez lortzen dugu.
Bestelako teknika kirurgikoak ere erabiltzen ditugu: azkenagina ateratzeko; hortzoi mentuak egiteko, edo, beharrezkoa denean, hezur-mentuak gauzatzeko.
Gomendagarria da, gure seme-alabak 3 urte betetzen dituztenean, gutxienez urtean behin, hortz klinikara joatea, beren ahoen garapen egokia berrikusteko. Pozez hartzen ditugu eta hortzeria osasuntsu baterantz gidatzen ditugu.
Osakidetzaren PADI planera adskribatuta gaude. Plan honek 7 eta 15 urte bitarteko haurrei zuzendutako tratamendu aukera zabal bati eskaintzen dio estaldura.
1990 urtean jarri zen abian PADI, eta, harrez geroztik, gure autonomia erkidegoko haurren hortz arazoak nabarmenki murriztu eta prebenitu ditu.